2008: Año de la innovación

2008: berrikuntza urtea Euskadin

Zabalkunde eta sentiberatzeko ekintza da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak bultzatua.

Euskadin berrikuntza jendarteratzeko jarduerak sustatuko dira 2008an, hainbat eragileren programa bateratuaren bidez. Komunikazio-ekintza da, berrikuntzaren eta gizartearen arteko elkarrizketa bultzatzeko, eta horrela gizarteak ulertu, onartu eta gauzatuz berrikuntza garatzeko.

"Euskadiko berrikuntzaren aldeko manifestua" eskura ezazu

Innobasque-k 100 programatik gora garatuko ditu 2008-2009 epean

Zamudio, 2008ko martxoaren 13a

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza-Batzordea lehen aldiz elkartu da.
454 euskal liderrek osatzen dituzte Innobasque-ren Aginte-Organoak.

Zuzendaritza batzordea

Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzorde berria lehen aldiz elkartu da gaur arratsaldean, joan den urtarrilaren 31an Aginte-Organoen hautaketa burutu eta gero. Pedro Luis Uriarte Innobasque-ko Presidenteak zuzenduta.

Zuzendaritza-Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte, enpresa, zientzia, teknologia eta erakunde esparruetako 40 pertsonalitatek parte hartzen dute. Aipatu hauez gain, Batzordearen bileran parte hartu dute halaber, batetik Innobasque-ren Batzorde Eragiletako goi-karguek (Gizarte-Berrikuntza, Berrikuntza Teknologikoa, Enpresa-Eraldaketa, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren Nazioartetzea, Ekintzailetza, Sustapen eta Komunikazioa), Gipuzkoa Berritzen eta Euskalit-eko arduradunek eta bestetik, Batzorde hautako kide nabarmen diren beste batzuek.

Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzorde hau osatzen duten 40 euskal liderrek goi-mailako aginte-organoa osatzen dute, nork bere gaitasunez landa, beren erakundeetan duten posizio nabarmena ere kontuan hartu behar baita. (ikusi zerrenda osoa honekin batera igorritako agirian).

100 programa baino gehiago, bazkide berriak eta 7,5 milioi euroko hasierako aurrekontua.

Bizkaiko Teknologia Elkartegiko Auditorioan egin da gaurko bilera eta bertan, Pedro Luis Uriartek eta Zuzendari Nagusia Jose Maria Villatek "2008-2008 berrikuntza-ildoak" izenburuko agiria aurkeztu diete Batzordeko kideei; bertan jasotzen dira epe honetan Innobasque-k bultzatu eta garatuko dituen jarduera-ardatzak eta proiektuak, 100dik gora programatan gauzatuko direnak.

Albisteari buruzko informazio gehiago [RTF: 17kb]

BIDEOAK

Web honetako multimedia elementuak behar bezela ikusi ahal izateko, nabegatzailean Puglin Adobe Flash instalatua izatea beharrezkoa da, baita Javascript aukera gaituta izatea ere.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren hitzaldia 2008ko urtarrilak 31ean egin zen Innobasqueko aurkezpen publikoan

Pedro Luis Uriarte Innobasqueko buruaren parte hartzea, 2008ko urtarrilaren 31en, Innobasqueko aurkezpen publikoan

  • Nuestro reto

ALBISTEA GEHIAGO

2008ko martxoaren 13a

Innobasquek, bi mila pertsonaren aurrean, bere zuzendaritza batzordea eta gobernu-organoa osotzen duten 405 liderrak aurkeztu ditu

Berrikuntzaren Euskal Agentziak  urtarrilaren 31ean, Bilboko Euskalduna jauregian bildutako bi mila pertsonaren aurrean, bere aurkezpen ofiziala ospatu zuen , non Innobasque Proiektua eta bere gobernu-organoen osaera aurkeztu zituen; ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia eremuetako ia 400 liderrek osatzen dituzte organo horiek.

Albisteari buruzko informazio gehiago [RTF: 10kb]

Pedro Luís Uriartearen hitzaldia [RTF: 168kb]

2007ko abenduaren 19a

Ezagutzaren Klusterrak eta Eurobulegoa taldeak Innobasque-ren barruan integratu dira

Gaur arratsaldean egin da Bizkaiko Teknologia Parkean Innobasque-ren Batzar Nagusia, lehena Berrikuntzaren Euskal Agentzia joan den uztailaren 5ean sortu zenez geroztik. Bertan onartu da Eurobulegoa eta Ezagutzaren Klusterrak Agentzian integratzeko egindako proposamena. Bi erakundeek beren Batzar nagusiak egin dituzte goizean zehar, eta hantxe berretsi dute aipatutako integrazio-eskaera.

Albisteari buruzko informazio gehiago

Gehiago Irakurri.

INNOBASQUE | Bizkaiko Teknologia Parkea Laida Bidea. Eraikina: 214 , 48170 Zamudio
Telf.: +34 944 209 488 | Faxa.: +34 944 209 489 | Posta elek.: innobasque@innobasque.com